XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SONDIKAKO UDALA

1916

LEHIAKETA, Kultur Ihardueretarako Udal Zerbitzu Publikoaren esleipenerako.

Udalak, Osoko Bilkuran, 1992ko uztailaren 1ean, besteak beste, honako akordioa hartu zuen ohizko batzarrean:

Lehenengoa. - Kultur Ihardueren zerbitzu publikoaren administrazio Kontzesio bidezko zeharkako kudeaketa onartzea.

Bigarrena. - Kultur Ihardueren zerbitzu publikoa esleitzeko espedientea presaz izapidetzekoa dela deklaratzea.

Hirugarrena. - Administrazio Kontzesio bidez, Kultur Ihardueren Udal Zerbitzu Publikoa lehiaketa bidez esleitzeko orduan aginduko duten Baldintza-Arauen Pleguak onartzea.

Laugarrena. - Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratuko den iragarkiaren bidez, onartu diren Baldintza-Arauen Pleguak jendeari azaltzea, lau eguneko epean, murtziloak jarri ahal daitezen.

Bosgarrena. - Bizkaiko Egunkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, lehiaketa iragartzea.

Udalbatzako Idazkaritzan aurkeztu ahal izango dira eskaintzak, Aldizkari Ofizialetan azkenekoz argitaratzen den egunetik hasi eta hamar eguneko epean.

Sondika Elizatea, 1992ko uztailak 2.

Alkatea,

JOSE URIARTE ASPOROSA.